XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera bakarrik, mediorik gabe, 1824ean Senegalera itzuli eta mairu artean bizi zitzaigun urte batez arabiera ikasi eta islamismoaren azturez jabetzekotan.

Merkatari karabana batean sartu zen maltzurkeriz ondoren, bere herrialdera itzuli nahi zuen egiptoar esklabu gaztetzat hartua zelarik.

Bere jantzi ubelen azpian arretaz disimulaturik bruxola bat zeraman, eta oharkizunak hartu ohi zituen bidean zihoazen bitartean, Coran-etik pasarteren batzu kopiatzen ari zenaren itxura eginez.

Urte bat baino areago jarri zuen Djenné-ra, Niger hibai ertzetara iristen.

Toki hontan bere euritakoa piragua batez aldatzen du, eta bera bakarrik beti, hibaian behera jarraikiz Kabara-ra da heltzen, Tombuctu-ko hibai portura.

Bi orduko uribilia egin ondoren, Mendebaldeko gendeak badela besterik ezagutzen ez duen hirira da iristen.

Hiri misteriotsu hura, arabiar merkataritzaren azoka leku nagusi zena, jakin min biziena piztu izan zuen enigma bat zitzaion europearrari.

Erdi Haroan, ezin izan bait zituen hiriaren horma-hesiak, musulmandarren fanatismo itsuz defendatuak zirenez, zeharkatu ahal ukan.

Caillé-k ez du oztoporik ukan hango atea zeharkatzerakoan.

Honela ematen digu bere iritzia: Tombuctu-n sartzerakoan, Europa-ko nazio zibilizatuek irrikatzen duten hirian alegia, adierazten zaila zaitan atseginezko sentipen bat nuen barruan.

Hiri hontako aberastasun eta handitasunaz nuen ideia guztiz bestelakoa zen.

Idortasun handieneko zabaldi ikaragarri haietan, gaizki eraikitako lurrezko etxe pilo bat besterik ez dizu eskaintzen zure begitara; dena du goibel naturalezak han; isiltasun handiena nagusi, inolako hegazti hotsik ez entzuten inon....

Hamabost egun egin ondoren, Caillé Iparreruntz doa Sahara-tik zehar; marfil, hegalfer hego eta kautxoz bat, katiaturik daramatzaten ehundaka esklabu beltz garraiatzen dituen karabana handi batean sarturik, oraingoan.

Derviche direlako eskaleen itxuraz jantzirik doa.

Arauá-nera inguratu direnean bere lagunetariko batek saiek haragia jana dieten hezur batzu erakutsi dizkio.

Laing ofizialaren hondakinak ziren.

Bi urte lehenago toki hartantxe hila izan zenarenak.

Abustuan Fez-era da heltzen Caillé, Marruecos lurraldean, eta 28ko irailaren 7an indarrik gabe, kasik, Tanger hirira nagusiei zaie aurkezten; hauek ez diote bere edeskizunen hitzik ere sinisten.

Sinistu zioten, haatik, bere herrialdean, eta Geografiako Frantses Elkarteak bere lehen sari handia eskaintzen dio.

Hiru liburutan lerrokaturik argitaratuak izan ziren haren bidaietako oharkizunak eta atlas bat 1830ean.

Desertuan jasan behar ukan zituen nekeen biktima, akiturik hil zitzaigun Caillé, itzuli zenetik hamar urtetara, ia ahaztua.

Bere ametsa, alabaina, betea zuen.

Urte batzu geroago, Heinrich Barth aleman gazte batek burutuko zuen artean egin izan zen bidaiarik luzeena afrikar lurreetatik zehar; halaber, Sahara eskualdeekiko ezagupen multzorik den eta ugariena bilduko zigun.